ESZENA

Jean Cocteauren eleberritik “Les enfants terribles” opera

Bilboko Arriaga Antzokia, Colisée De Roubaix eta Opera National De Bordeaux  entitateen koprodukziotik sortu da Les enfants terribles opera ikusgarria, zeina abenduaren 2 eta 3an Bilboko Arriaga Antzokian ikusi ahalko den.

Les Enfants Terribles lehenik eta behin eleberri bikain bat da, Jean Cocteau-k 1929an gaixorik zegoela laurogeita hamar egunetan idatzi zuena.
Kasu honetan, Philip Glassek, gaur eguneko musika klasikoko konposatzaile estatubatuar famatuenak, opera forma eman dio kontakizunari, eta soprano bat, baritono baxu bat, tenor bat eta mezzosoprano bat (Chloé Briot, Guillaume Andrieux, Amaya Dominguez, Olivier Dumait) jarri ditu istorioa abesten hiru pianoren laguntzarekin (Emmanuel Olivier, Jean-Marc Fontana eta Françoise Larrat).

Opera National de Bordeaux-k ekoitzi eta Bilboko Arriaga Antzokiak koproduzitutako Les Enfants Terribles opera fantasiazko istorio bat da, istorio bitxia, non maitasuna heriotzaren aurka lehiatzen baita.
Haurrek beren ametsezko mundura sarrarazten gaituzte, beste bizitza batzuetarako beste kode batzuk asmatzen diren mundu batera.
Partituraren eta musikaren sinpletasunak pentsamendua askatzen digu eta bidea zabaltzen du haurren mundua astiro isuri dakigun gogoan barrena.

Esaten dugun bezala, abenduaren2 eta 3an Bilboko Arriaga Antzokian ikusi ahalko da obra hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button