BESTELAKOAK

Durangoko Plateruena antzokiaren apirilerako egitaraua

Zap’ing izeneko film labur lehiaketaren aurkezpenarekin hasiko da Durangoko Plateruena antzokiak apirilean ondu duen egitaraua; apirilaren 2an, hain justu. Biharamunean lehiaketa horren proiekzioa egingo da. Apirilaren 2an, gainera,  Mega Dance DJ festa egingo da, 0:00etatik aurrera: Danny Meip, Viktor Zelden eta DJ Nevel.

Apirilaren 9an, Doctor Deseo talde ezagunak disko berria aurkeztuko du. Apirilaren 15ean, bestalde, Aiko Erromeria izango da, eta 16an, Izaki Gardenak eta Larry Bird taldeek joko dute.

Hilaren 20an, Berbetan elkarrizketa zikloaren hitzordu berria izango da: Migratzaile eta errefuxiatuen drama. 22an, halaber, Hitzez eta ahotsez etenik gabeko irakurketa izango da. 23an, rock gogorra nagusituko da Plateruenan, Cobra eta highlights taldeen eskutik.

Kantulagun kantuzaleen txokoa apirilaren 28an bilduko da, eta 29an, tribial jolasa egingo dute, ingelesez: 10. Durango’s Pub Quiz.

Informazio gehiago: plateruena.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button