LITERATURA

Azkue sariketak kontsultatzeko aukera dago

Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2009 liburua euskarri digitalean eskaintzen du orain.

Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalean kontsulta daiteke, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpi-atalean. Bertan sarituak izan diren haur eta gazteen idazlan guztiak zerrendatu dira, eta, gainera, 1991tik aurrera saritutako narrazio eta olerki guztien bertsio digitala ere eskaintzen da. 2009ko deialdian sarituak izan zirenen lanak zerrenda horren amaieran ikus daitezke.

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute Azkue Sariak literatur lehiaketa, eta urtero ere liburua argitaratzen dute.

Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button