ARTEA

Arte ikasketak hobetzeko bekak

Nafarroako Kultura eta Kirol Departamentuak, Kultura Ekintzarako Zerbitzuaren bitartez, arte ikasketak zabaltzeko arte ikasketetan sakontzeko beken (Ágorart 2022) deialdia egin du. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 13an amaituko da.

Laguntza horren bidez zortzi beka banatuko dira: bat arte plastikoetan, beste bat ikus-entzunezko artetan, hiru arte eszenikoetan (antzerkia eta dantza) eta hiru musikan. Laguntza honen helburua da zentro nazional edota atzerritarretan 30 urte arteko ikasle nafarren ikasketa artistikoen hedapena sustatzea.

Deialdiaren oinarrietan esaten denez, “Laguntza hauen erabilera publikoaren xedea ikaskuntza artistikoen gaineko prestakuntzak eta hedapenak suposatzen duten lehentasunean datza, horiek kalitatezko kultura arloko lanen sorreran, hedapenean eta ekoizpenean izaten duten eragina kontuan hartuta”,

Nafarroan jaioak edo 2021eko urtarrilak 1 baino lehen bertan erroldatuak izan behar dira eta 30 urtera bitarteko adina izan behar dute interesdunek, eta gainera, ikasketa mota haiekin lotutako titulu akademiko ofiziala eskura izatea.

Deialdi osoa hemen irakur dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button