BESTELAKOAK

Azkue Fundazioak “Bziber” egitasmoa aurkeztu du

Bizkaiko 11 eta 13 urte bitarteko gazteei  zuzendutako lehiaketa da Azkue Fundazioak aurkeztu duen Bziber egitasmoa.  Tik Tok eta Instagram sare sozialetan oinarritutako ekimena uztailaren 9an hasi eta uztailaren 20an amaituko da. Edurne Azkarate aktoreak lau erronka proposatuko dizkie Bizkaiko gazteei. Proba horiek gaindituz gero, bi iphone 8ren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Egitasmoaren xedea, euskara, teknologia eta esparru digitala aisialdiko proiektu erakargarri batean uztartzea, gazteek edukiak sor ditzaten Interneten euskaraz.

Parte-hartzaileak lehenengo eta behin Bziber lehiaketaren (@bziber_lehiaketa kontua Tik Tok eta Instagramen) jarraitzaileak izan beharko dira, eta gero, Edurne Azkaratek proposatutako erronken argibideak jarraitu beharko dituzte. Proben bideoetan traol jakin batzuk jarri beharko dituzte derrigorrean. Lau probak egin behar dira sariaren zozketan parte hartu ahal izateko, baina probak behin baino gehiagotan egin daitezke. “Horrela aukera gehiago izango dituzu saria irabazteko!”. Banaka edo taldeka parte har daiteke, baina taldea gehienez lau kidekoa izan beharko da.

Lehiaketaren oinarriak ekimenaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button