BESTELAKOAK

Azkoitiko “Bebarruko Jardunek” igandean hasiko dira “Bizimiñak” antzezlanarekin

Igandean hasiko dira Bebarruko Jardunek Azkoitiko Matadeixen, Itzel antzerki konpainiak taularatuko duen Bizimiñak antzezlanarekin, 19:00etatik aurrera. Obrak artea eta musika uztartzen ditu.

Mina eta haren bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egiten du Bizimiñak obrak, kultur esparru ezberdinez baliaturik. “Mina denok baitugu, zauria pixkanaka sendatuko da, baina zauriak utzitako orbaina erakutsi beharra dugu, galderak ditugu, ez dugu erantzunik, behar bat bertzerik ez gure historia guk kontatzeko beharra”.

Musikaren harira, hainbat estilo eta jatorritako taldeak arituko dira: apirilaren 28an, Gentemayor eta Conteiner; maiatzaren 5ean, Götatunnelen Trio eta Ricardo Tejero & Joxean Rivas; maiatzaren 11n, Plum Green eta Serpiente; eta, azkenik, maiatzaren 20an, Amorante.

Horretaz gainera, Matamation helduentzako animazio zikloaren laugarren edizioa egingo da, apirilaren 25etik maiatzaren 23ra bitarte, bai eta Pinhole zinema tailerra ere, Eraiki ezazu zure kasko kamera izenburupean, maiatzaren 19an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button