IKUS-ENTZUN

Ikus-Entzunezkoen “Kameratoia” rallya prest

Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen XII.Rallya antolatu du eta abenduaren 3tik 6ra izango da aurten. 18 eta 35 urte bitarteko gazteak bazarete izen ematea zabalik duzue azaroaren 24ra arte.

Rallya honetan datza: 48 ordutan sortu behar dira ikus-entzunezkoak, lehiaketan ezarritako gaia eta ezaugarriak betez. Aurten abenduaren 3an egingo da gaiaren eta ezaugarrien aurkezpena, Irudienean, eta abenduaren 6an izango da sari-banaketa. Aurten 2600 euro banatuko dira hiru talde onenen artean.

Lehiaketan izena emateko www.kameratoia.eus webgunean sartu eta fitxa bete behar da. Lehen 30 taldeek hartuko dute parte Kameratoian, hortaz argi ibili!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button