IKUS-ENTZUN

Azkoitian, Leioan eta Sondikan mendi zinemagintzako lanik onenak ikusgai

Mendi Tour zikloak hainbat herri bisitatuko ditu otsailean. Hala, aste hauetan Azkoitian, Leioan eta Sondikan izango da mendi zinemagintzako pelikularik interesgarrienak pantailaratzeko prest.

Egunotan sekulako filma ikusi ahalko da: The Dawn Wall (Peter Mortimer). Tommy Caldwell horma handietako munduko eskalatzailerik onena da protagonista, eta bertan, eskaladarekin duen obsesioa eta horrek dakartzan zalantzak, derrotak, eta sariak kontatzen ditu film inspiragarri honek. 2019an, Mendi Tourreko izarra izango da, formatu handian ikusi eta gozatzeko aukera bikaina.

Bihar bertan, otsailak 6, duzue lehen aukera, Azkoitiako Baztartxon (20:00etan). Otsailaren 13an, asteazkena, Kultur Leioa auditoriumean (19:30ean) izango da zikloa; eta 17an, Sondikako Kultur Etxean (18:00etan).

The Dawn Wall filmaz gain, The Search for the Wooo,  Notes from the Wall edota This Mountain Life filmak ikusteko aukera ere izango duzue.
Martxoan, Mendi Tour zikloak Gasteizen, Tolosa, Eibar, Eskoriatza, Zumarraga, Igorre, eta Iruñean egingo du geldialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button