MUSIKA

Azkoitian kontzertua antolatu dute ekainean, “Herria berpizten” lelopean

Bulego taldeak kontzertua eskainiko du Azkoitian, ekainaren 20an, eta bertan ere, itxialdian herrian musika jarri duten hainbat musikarik ere parte hartuko dute kontzertuan DJ modura: Munizzio, Xabifest eta Elortxa. Euskal Herrian eta inguruetan garai berrietara egokitutako era honetako lehen ekimena izango da. Segurtasuna bermatzeko protokolo bat garatu dute ekimena aurrera eraman ahal izateko Azkoitiko udalarekin batera.

“Herritarrok osasuna erdigunean jarrita ardura eta elkartasuna erakutsi dugu arlo guztietan. Azkoitiko herriak bere bizipoza berreskuratu nahi du eta horretarako pausuak pixkanaka eta segurtasunez eman behar ditugu”, dio Bulego taldeak.
Eta bizipozari tokia egiteko asmoz, Herria  berpizten lelopean eta Udalak lagunduta, kontzertua eskainiko du ekainean Oteiza Frontoietan, aire librean. Asmoa ekainaren 20ean arratsaldeko 19:30ean ospatzea da.

Taldeak dio, “Kontzertu bat egiteaz haratago, herria berpizten hastea da gure helburua eta horretarako kontzertua ekitaldi nagusia izango den arren, herriko zenbait sektoreri bultzada emateko helburua daukagu”. Komertzio txikiak, sortzaileak, kultur ekitaldien langileak eta boluntarioak animatu nahi dira bat egitera ekimenarekin.

Ekitaldiak 200 pertsonako aforoa izango luke.  Bulego taldeak bost gune aurreikusi ditu eta gune bakoitzak kolore bat izango du, publikoaren espazio fisikoa mugatuz ekitaldiaren hasieratik amaierara arte.

Bulego taldea 2020an sortutako musika talde azkoitiarra da, eta bere nortasuna eraberritzailea da eta aro garaikideko tendentziak ditu erreferente bai musikalki eta bai proiektua garatzeko ekintzak burutzean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button