MUSIKA

Azkena Rock jaialdiko argazkilariaren irudiak, Santurtzin

Azkena Rock Jaialdiko argazkilari ofizialetako bat da Gorka Ruiz de Heredia. Bada, egun, erakusketa paratu du Santurtziko The Wagon lokalean, abenduaren 31ra arte, Miradas al Rock izenburupean.

Santurtzin ikusgai jarri dituen hainbat irudi, hain zuzen, Azkena Rock Jaialdian egindakoak dira: Black Crowes, Black Keys, Ozzy, Kiss, Wolfmother…

Argazkilariaren xedea, zuzenean bizi izandako esperientzia argazkira eramatea da, irudiak kontzertuaren intentsitate bera transmiti dezan.

Ruiz de Heredia Stuart MacDonald eskoziarrarekin aritzen da Azken Rock Festival jaialdian, biek ala biek jaialdiko argazkilari-talde ofiziala osatzen dute. Bertan, makina bat argazki kliskatzen dituzte, eta gero, askotariko irudiak egin: erretratuak, konpisizio zabalagoak, ikus-entzuleen argazkiak… Bada, Ruiz de Heredia egindako horietako batzuk ikusgai daude Santurtziko The Wagon lokalean, abenduaren 31ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button