MUSIKA

Azkena Rock Fest eta Bilbao BBK Live ez dira aurten egingo

Pandemiaren erruz, eta bizi ari garen salbuespenezko egoera hau tarteko, Euskal Herrian egiten diren bi kontzertu erraldoietako  arduradunek aurten ez direla egin behar erabaki dute. Egitarauaren barruan zeuden artista askok datorren urtean hemen izango direla baieztatu dute, baina, adibidez, Mendizabalako ateak 2021era arte ez dira berriz zabalduko.

Sikiera Azkena Rockeko lagunak baikor agertu dira, izan ere, 2021erako jaialdia muntatzen hasi dira eta aurtengoa bertan behera gelditu den arren, datorren urtekoa bidean da, eta artista eta talde batzuek ere euren presentzia bermatu dute, hala nola, Patti Smith, Wicked Wizzard, Brian Wilson, Black Mountain, Fu Manchu, eta Liher, adibidez. Horiei izen mitiko bat gehitu beharko zaie: Iggy Pop. Datorren urtekoa gainera berezia izango da, jaialdiaren 20. urteurrena beteko baita.

BBK Live jaialdiko antolatzaileek ere ohar baten bidez jakinarazi dute albiste txarra. Aurtengo programazioa datorren urtera igarotzen saiatuko dira. Aurtengo kartelean The Killers eta Pet Shop Boys ziren potenteenak, baina Placebo edo Bad Bunny ere etortzekoak ziren.

Covid-19aren krisiak aldaketa asko ekarri ditu, eta gehienak oso txarrak kulturarentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button