MUSIKA

Azkena jaialdiaren onena, sofatik

Covid-19aren osasun-krisialdiaren ondorioz Azkena Rock jaialdia ez da aurten gauzatuko, baina halarik ere bere musikak aurrera jarraituko du ARF Sofa Edition jaialdiaren bidez. Hala, jaialdiak online edizio berezi bat egingo du streaming bidez jaialdiaren webgunetik eta YouTube kanaletik.

Horren ondorioz, ostiral eta larunbatean, 20:30etik aurrera, rock’n’roll onenaren bost orduko emanaldia eskainiko da, ARF jaialdiaren 19 urteko hauetan grabatu diren eta orain arte inoiz ikusi ez diren kontzertu historikoekin, tartean, Turbonegro edo The Screamin’ Cheetah Willies taldeenak, biak ere 2004ko ediziokoak, eta The Soundtrack Of Our Lives taldearena, 2009koa. Drive-By Truckers edota The Steepwater Band ez dira faltako.

Jaialdia hasteko, 2001-2019 ARF onena emanaldi berezia eskainiko da egunero: jaialdian izan diren kontzertu onenekin batera, jaialdiko bitxikeriak eta kontakizunak eskainiko dira.  Programazioa osatzeko, Juanma Bajo Ulloa zuzendariaren Rockanrollers filma ikusgai jarriko da.

Gogoratu,  ARF Sofa Edition 2020, uztailaren 19, eta 20an, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button