BERTSOTAN

Azken kanporaketa Bertsolari Gazteen Sariketan

Atzo jokatu zen Algortan, XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa, Ipar-Uribe eta Busturialdeko taldeen artean. Saioa Algortako Aixerrota ikastetxean izan zen eta bertako aretoa ikaslez beteta egon da. Irabazlea Busturialdeko taldea izan da. Hortaz, finalaurrekoak erabakita geratu dira.

Kantatu zutenak hauexek izan ziren: Ipar Uribeko Unai Mendiburu, Aritz Landeta, Paule Loizaga, Inazio Vidal, Peio Arondo eta Imanol Uria. Eta Busturialdeko Lurdes Ondaro, Eneko Aldana, Koldo Gezuraga, Koldo Muñiz, Asier Galarza eta Mikel Retolaza.

Sariketa honetan saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen den bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.

Bestalde, hurrengo saioa gaur izango da, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institututan. Bertan, Durangaldea eta Lea-Artibai taldeak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button