ESZENA

“Azken itzulia” antzezlana, Uztaritzen

Igandean, uztailaren 22an, 18:00etan, Chimères antzerki taldeak Azken itzulia antzezlana aurkeztuko du Uztaritzeko Lota plazan. Txomin Heguyk egin du Joël Jouanneau idazlearen obraren euskarazko egokitzapena da.

Chimères antzerki taldeak hala laburtzen du bere obra: “San Andres de Uralai herrixkan, Aldébaran zaharra, moda zaharreko txirrindulari jantzia soinean, bizikleta eskuan, bere haurraren, haur kausituaren, egun arte gorderik egonaren beha da. Herritar guziak hor dira zazpi urteko mutiko ttipiari ongi etorriaren egiteko prest. Hara non agertzen den, herrira ekartzen duen tunelaren ahotik, txirrindulari jantzi berri-berria daramala. Doi bat herabe, doi bat zuhur, doi bat berri. Aldébaranek, lehen urratsa eginez, aurkezpenak egiten ditu. Herri inguruan, udaberriak bere berde eta edertasuna eskaintzen ditu. Gure bi errotadun ibiltariak bidean abiatzen dira. Abiadura atxiki, bata bestearen aitzinean aldizkatu, haizetik babestu, aguardientez indarberritu: Aldébaranek haurrari oinarrizko ezagutzak irakasten dizkio. Laster ikasten du. Ibilaldiak iniziazio itxura hartzen du. “Airoski josta, pixka bat, denbora har ezak, aska hasi, hats hartzen ikas, bidean luza!” gomendatzen dio zaharrak. Loreak usain, onddoak irakur, xoriak entzun… Gorputzaren pizgarri den zentzuen besta, “bizia” ikas eta goza”.

Bi txirrindulari bizikletan, bi belaunaldi. Aldebaran zaharra eta zazpi urteko mutikoa. Gizakien esperientzien transmisio beharraz, gauza bizidun zein bizigabeen izendatzearen garrantziaz, maite dugun pertsonen desagerpenaz, heriotzaz, oroitzapenetaz… hitz egiten digun obra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button