ARTEA

“Vinz”, arte urbanoa eta merkatuaren dinamikak

Bilboko SC Gallery-n Vinz  (Valencia 1979) artista urbanoak paratu duen Market izenburudun erakusketa ikus daiteke maiatzaren 9a bitarte. Erakusketa merkatuaren egungo sistemaren hausnarketa izan nahi du. Bertan, askotariko lanak paratu ditu artista espainiarrak: argazkiak, pinturak, collageak eta instalazioak.

Aurreko proiektuan, Feel Free, artista valentziarrak biluztasuna eta sexua maitasun eta adiskidetasun naturalaren sinbolo gisa erabili zituen gizakien arteko harremanetan. Oraingoan, berriz, Market-en gorputzak aberastasun materiala eta idolo faltsuak sortzeko erakargarritasun kontsumista gisa erabiltzen ditu.

Artistak, zoriontasunaren gaia ere jorratzen du, kontsumismoaren amu gisa. “Merkatuak trukea dakar beti. Dirua truke horretara iristen denean, merkataritza kodeak agertzen dira: publizitatea, merkealdia edo luxua. Behar-beharrezkoa estalita dagoenean, kontsumismoa abiatzen da: sistemak sustatzen dituen eta beharrezkoak ez diren ondasunen metaketa konpultsiboa, gizabanakoak eskala dezan, estatus soziala eskuratu arte”.

Hala, Vinz-en lanetan, marrazkiak, argazkiak eta bestelako elementu grafikoak uztartzen dira, sistema kritikatzea xede duten collageetan. Poliziak eta manifestari biluztuak aurrez aurre, eta kontsumitzeko prest dauden paketaturiko gizaki-produktuak ikus daitezke street-art edo kaleko arte urbanoa jorratzen duen artista interesgarri honen lanetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button