ARTEA

“Azken Gernikak” erakusketa Arrigorriagan

Aste honetan dituzue azken egunak, Arrigorriagako erakusketa gelan, hil honen erdialdean zabaldu zen Azken Gernikak erakusketa ikusi ahal izateko.

Ibon Aranberri, Mikel Arce eta Kepa Garraza euskal artisten lanen argazkiak daude ikusgai erakusketan. Sortzaile hauek, euren ikonografia eta koadro ezagun honekin lotutako gertaerak erabiliz, galdera berriak sortzeko ikuspegi desakralizatuagoa eta ez hain mitikoa eskaintzen dute.
Ibon Aranberriren (1969) markesina, zuri-beltzeko horma-irudi bat babesten duena eta 2002ko Manifiesta Arte Garaikideko Europako Biurtekorako egin zena, eta Javier Arceren lana (1973), benetako egitateetara eramaten gaituena eta Madrileko Max Estrella galerian dagoen ikatz-ziriz marraztutako horma-irudi baten argazkia aurkezten digu (haren bidez erakusten da nola heldu zen Picassoren lana 1981ean Madrilera, guardia zibilen zaintzapean).
Horrez gainera, fanzine bat eta grabatu-artxibo bat aurkezten dira Tony Shafrazik 1974. urtean lanari egin zion erasoari buruz. Zirriborro batzuk dira, Kepa Garrazak (1979) 2010. urtean margotzen duen lanarekin kontrastea egiten dutenak; izan ere, egileak garbi erakusten dizkigu horma-irudiari BIDA taldeak (Brigadas Internacionales para la Destrucción del Arte) eginiko fikziozko erasoak.

Lan hauei lotuta, bi proiekzioren bidez, artista hauek Gernika eta Guernica gogoan hartuta eginiko lanak aurkezten dituzte. Horrela, bada, lan desberdinen bidez, norberaren ikuspuntuaz gain, interpretazioari bidea irekitzen dion kontaketa ere badago. Lanak berak duen salaketa kutsuari lotuta, aldarrikapen bat dago. Izan ere, badaude argazki berriago batzuk, talde ekologista batek eginiko lana gogora ekartzen dutenak; talde horrek Zilbetiren inguruko mendietan Guernica margotu zuen, modu anonimoan eta protesta egiteko. Jarduera horren bidez, konposizioaren ideologia egiten da, lana arriskuan dauden pago batzuen gainean eginda baitago, zatika.

Xabier Sáenz de Gorbea da erakusketaren komisarioa eta basakeriaren aurkako ikur unibertsala den Picassoren Guernicaren erabileraz mintzo da. Aldi berean, Gernikak, gerra-tokitik urrun zegoen herriak, 1937an jasan zuen bonbardaketa dakarkigu gogora.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button