ESZENA

Azken ehun urteotako euskal gizartearen ikuspegia

Bihar, otsailak 16, 19:30ean, Gasteizko Felix Petite Antzokian, Hamaika amaren seme (alaba) ikusi ahalko da. Josemari Velez de Mendizabalen Hamaika amaren seme (alaba) antzezlanak “azken ehun urteotako euskal gizartearen ikuspegia” erakusten du, eta Doke Antzerki Taldeak eskainiko du.

Eusko Ikaskuntzak 100 urte bete zituen iaz.  Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundiek 1918an eratu zuten Eusko Ikaskuntza, zientziaren eta kulturaren garapena sustatzeko, eta gizarte-kohesioa eta Euskal Herriko erkidegoen lurralde-egituraketa bultzatzeko. Eta antzerkia izan da Eusko Ikaskuntzak sorreratik lehenetsi duen jardueretako bat, gazteen artean zeregin artistikoa sustatzeko, eta euskara lantzeko xedez.

Arrasateko Doke Antzerki Taldearen lankidetzarekin Hamaika amaren seme (alaba) antzezlana estreinatu da, Eusko Ikaskuntzen XVIII. Kongresuaren inguruan eta erakundearen mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan. Antzezlana “azken ehun urteotako euskal gizartearen ikuspegi ezohikoa da, Euskal Herriaren bilakaera historikoa aurkezten baitigu, 2018an mende osoa betetzen duen Eusko Ikaskuntzaren bizitzan barreneko ibilbide paralelotik. Baserri mitologia artean indartsua zeneko karlismotik, beren ondorioetan asmaezinak diren gaurko ideologien haize otzan ezinetara arteko urrats desberdinak agertzen ditu obrak, etapa diferenteak nabarmenduz. Une argiak, oso une ilunak; etsipen eta itxaropenak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button