ARTEA

“Azkaingo Argazki Bideak”

Argazkilaritzan oinarriturik abiatu da bosgarren aldiz Euskal Herriko argazki jaialdia. Azkainen bilduko dira makina bat autore Erritoak, sinboloak eta askatasuna gaiaren inguruan lanik ikusgarrienak erakusteko.

Abuztura bitartean formatu handiko 200 irudi paratu dira Azkaineko karriketan (Azkaingo Argazki Bideak), bideetan eta saltokietan izango dira ikusgai, bai eta Larrun kaskoko geltokian, Hendaiako L’Angle Photographie galerian, Izartea galerian eta Baionako Camara argazki dendan. Gutira 48 argazkilariren parte hartzea bermatu da. Bestalde, bi gertakari antolatuko dira Urruñako Itsas Mendi zinegelan

Antolatzaileen hitzetan, “jaialdi bakarra da, 2014an sortua, Azkainen egina, identitate handiko lurraldean, sendoa bere sinesmenetan eta anbizioetan; oso kultura aberatsa duen estatu biren arteko lurralde bizian”.

Agathe Gaillard izango da aurten gonbidatuko duten autorea, argazkilaritzaren barruan bizirik dagoen sinboloa.

Jaialdiaren gaineko xehetasun guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button