BERTSOTAN

“Azegazte Saria”, larunbatean Getxon

Azebarriko kultur elkartean maiatzaren amaieran egingo dituzten ekintzak jakinarazi dituzte:  Azegazte Saria 19, eta binakako bakarrizketa, Bakean dagoena bakean utzi.

Hala, larunbatean, maiatzak 25, A Ze Gazte ekimenaren bigarren ekintza bideratuko dute: Azegazte Saria 19 eta bertso afaria.  Euskal herriko txoko ezberdinetatik datozen 12 bertsolari gazte Azebarritik txapeldun bezala ateratzeko asmoarekin bilduko dira. Horretarako 18:00etatik aurrera kanporaketa biziak izango dira Saniko, Villamonte eta Ekin tabernetan, eta iluntzean Azebarrin final handia izango da. Ibilbidea alaitzeko gainera kantu-jira egongo da musikariekin.

Maiatzeko bigarren zita, Bakean dagoena bakean utzi emanaldia izango da Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai bikotearen eskutik. Euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Euskalduntze kontzeptua protagonismo horren adierazle garbia da. Erlazio horren garrantziaz jabetuta daude bi protagonistak, eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu nahi izan diote: umorea.
Bakean dagoenari bakean utzi ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituztelarik, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak… Bakean dagoena bakean uzteko ez daude prest!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button