IKUS-ENTZUN

Azaroan egingo den Errenteriako Film Laburren Jaialdirako izen-ematea zabalik

Aurtengo Errenteriako Film Laburren Jaialdiaren 25. edizioa azaroaren 26tik 29ra ospatuko da. Bertan parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da abuztuaren 2ra bitartean.

Aurten urte berezia izango da, jaialdiak 25 urte beteko baititu. Eta parte hartu nahi baduzue, aurkeztu beharreko lanak (gaia eta generoa libreak eta fikzioa, animazioa, dokumentala,…) originalak eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izango dira, eta iraupena ez dira 15 minututik gorakoa izango.

Film laburrak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahalko dira, baina euskara edo gaztelania ez den bestelako hizkuntza batean izenez gero, azpititulatuak izango dira.

Lehiaketa fasera pasako diren lanak Errenteria Film Laburren Jaialdiko hautaketa batzordeak aukeratuko ditu , eta gutxienez 30 eta gehienez 35 lan pasako dira.

Beste sari batzuen artean, Ion Arretxe Sari Nagusia banatuko da, 1.200 eurorekin.

Jakin beharreko informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button