MUSIKA

“Azalean” Anita Parker taldearen single eta bideoklip berria

Urte amaieran kaleratuko da Anita Parker taldearen lan luze berria eta Azalean (Mauka Musikagintza) kantua da lehen aurrerapena. Aro zahar baten azken doinua edo, aro berri baten lehen ereserkia?

“Egoera honen aurrean benetako iraultza norberaren barrura begiratzea da, sistemak inposatutako aurreiritzi eta konplejuekin apurtzeko. Badakigu nondik gatozen, badakigu non gauden, baina ez dakigu nora goazen… Hartu zuen lekua dantzaleku kaotiko honetan eta igo bolumena.”

Disko berriaren kantuak eta soinuak Anita Parker taldeko kideen sorkuntzak dira. Grabaketa eta nahasketa Higain Estudioan egin ditu (Usurbil) Haritz Harreguyk, eta masterizazioa Bartzelonako Ultramarinos Estudioan egin da.

Taldea Ane Martinez (ahotsa), Olatz Andueza (teklatuak eta koroak), Mikel Piris (saxoa, erritmoak eta sanplerrak), eta Jon Zubiaga “Osoron” (gitarrak, erritmoak eta sanplerrak) musikariek osatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button