MUSIKA

“Ayo Silver!”-ek disko berriak argitaratu ditu

Donostian eta inguruetan kontzertuak antolatzen dituen Ayo Silver! promotorea diskoetxea ere bada; hala, oraintsu, bi disko berri argitaratu ditu: Tomorrows Tulips-en When eta The Vacant Lots-en Arrival. Biak ala biak artista estatubatuarrak dira.

Tomorrows Tulips kaliforniarrak dira, eta Ayo Silver!-en arabera, orain arte argitaratu duten lan onena da When. Hirukoteak post-punk, lo-fi, noise rock, pop eta psikodelia estiloak uztartzen ditu bere kantuetan. Diskoaren ekoizpenean lan handia egin dute musikariek, eta hori diskoaren konplexutasunean nabaritzen da. Kantuok, batzuetan, malenkoniatsuak dira; besteetan, berriz, undergroundeko amorrua erakusten dute. Aurretik beste bi disko plazaratu dituzte: Eternally Teenage (Galaxia Records) eta Experimental Jelly (Burger Records).

The Vancat Lots-en harira, eszena psikodelikoko sekreturik handiena direla esan du Ayo Silver-ek. Halere, Arrival EPan rock kutsuko bitxikeriak eta B-Aldeak bildu dituzte, eta kantuok Suicide, Galaxie 500 edo Spacemen 3 gogorarazten dute; hain zuzen ere, Spacemen 3ko taldekide ohi Sonic Boom musikariak ekoitzi du iraupen laburreko disko berria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button