ESZENA

“Auzo Eszena” programarako deialdia, Gasteizen

Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak Gasteizko antzerki talde eta artista ez profesionalentzako Auzo Eszena programarako deialdia egin du, arte eszenikoen arloko proposamenak bertara bidaltzeko. Programa gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan egingo da, 2019ko negu-udaberrian eta udazkenean. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 9ra bitartekoa da.

Ezarritako baldintzen arabera, proposamenek arte eszenikoen edozein alorretakoak izan behar dute (antzerkia, musika, dantza, bakarrizketak, magia, txotxongiloak, etab.) eta helduak, gazteak, haurrak zein familiak izan ahal dira hartzaileak. Euskaraz, gaztelaniaz edo hitzik gabeak izan daitezke lanak.

Deialdiko baldintzak betetzen dituzten proposamenen artetik, talde tekniko batek aukeratuko ditu 2019ko Auzo Eszena ikuskizun-programarako onenak.

Deialdiaren oinarriak Gasteizko udalaren web-orrian kontsultatu ahalko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu