IKUS-ENTZUN

Australiako aborigenen westerna

Donostiako Kresala zineklubak Warwick Thornton zinegileak  filmatutako Sweet Country (2017, Australia) filma pantailaratuko du gaur, Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera. Benetako gertaera batean oinarritutako eta Australian kokatutako westerna da.

Donostiako zineklubaren arabera, “azaroko azken astelehenerako western australiar bat dakargu. Venezian epaimahaiaren sari berezia  eta Torontoko zinemaldian Platform saria jasota dator. Australiar arrazakeriaren alde gordinenetako bat azaleratuko du film honek”.

Eraikitze ari den herrialde baten argazki eder eta itogarria da film bikain hau. Western eta abentura itxura izanagatik ere, drama sikua eta latza da. Zorigaiztoko istorioa da, eta arrazismoa eta indarkeria eta poetika eta sumina uztartzen ditu.

Filmak hauxe kontatzen du: “1929an Australian gertatutako benetako istorio batean oinarrituta. Sam aborigenak bere ugazaba den Harry March bidezko defentsan hiltzen duenean, Sam eta bere emazteak ihes egiten dute. Baina autoritateek bikotea era nekaezinean jarraituko dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button