IKUS-ENTZUN

Aurtengo “Zinetika” jaialdirako izen-ematea zabalik dago

Eginda dago Zinetika Jaialdiaren V. ediziorako deialdia. Dantzaren, ikus-entzunezko arteen, teknologiaren eta gorputzaren arteko erlazioak esploratzen dituzten proiektuak aurkeztu ahal dira nazioarteko zita horretara, apirilaren 1eko 14:00ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko proposamenak 2016-2020an ekoiztutakoak izango dira, eta dantza/mugimendurako (eta alderantziz) ikus-entzunezko sormen lanak izan behar dute, 15 minutuko gehienezko iraupenarekin, eta testurik balego, azpitituluak euskaraz nahiz gazteleraz izatea gomendatzen da.
Obrak HD formatuan bidali beharko dira 2 argazkirekin (JPEG formatua/300dpi) batera, hautaketaren jakinarazpenetik 10 eguneko epean.

Aukeratuak diren obrak hurrengo edizioan proiektatuko dira, hau da, udazkenean Iruñean, Donostian eta Bilbon egingo den jaialdian.
Sariak honakoak dira:  Pelikula onenak 500€ jasoko ditu eta Zuzendari onenak beste 500€

Parte hartzeko baldintzak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button