LITERATURA

Aste honetako literatur hitzorduak

Susa literatura argitaletxeak bidali ohi duen Literatur Emailuak buletinean makina bat proposamen literario biltzen dira; esaterako, gaur bertan, Bernardo Atxagak Metamorfosiaren irakurketa izenburuko berbaldia zuzenduko du Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, 19:00etan.

Bihar, halaber, Paul Auster idazle estatubatuarraren Sunset Park liburua jorratuko dute Zumaiako Alondegian, 18:00etan, eta Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, Juanra Madariagaren Espedizioa liburua izango dute hizpide, 19:30etik aurrera.

Asteazkenean, Pello Lizarraldek Elur bustia (Erein) eleberria aurkeztuko du Donostiako Udal Liburutegi zaharrean.

Ostegunean beste bi zita izango dira: Mikel Peruarenak hitzaldia egingo du, Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian, 19:00etan, eta Markina-Xemeingo liburutegian, Elena Ferranteren Adiskide paregabea izango dute aztergai, 19:00etan.

Azkenik, ostiralea, Ttittika Rekaltekin Mula Nazrudin eta… liburuaz hitz egingo dute Mauleko liburutegian, 19:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button