MUSIKA

Aurtengo “Udako Ikastaroek” makina bat jarduera bildu dituzte

UEUren 47. Udako Ikastaroetan matrikula-epea zabalik dago. Aurten Bilbon, Iruñean, Eibarren, Baionan, Tolosan eta Donostian programatu dira ia berrogei ikastaro, tailer eta jardunaldi.

Ekainaren 11an izango da lehena: Klima-aldaketa: Euskal Herritik Pirinioetaraino leihoak zabalduz. Egun berean, Jakin jardunaldien barruan, Maitasuna politikoa da. Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen izenekoa ere abiatuko da.

Jakin aldizkariko kideek aipaturiko jardunaldiaren gaineko datu gehiago luzatu dizkigute: Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertuko du aurtengo Jakin Jardunaldiak. Horretarako, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartuko ditu Usurbilen, uztailaren 11n eta 12an. Izena emateko epea zabalik da. Jakin, UEU eta Usurbilgo Udalaren elkarlanari esker antolatu da jardunaldia.

Gogoratu matrikularen prezioan beherapena izango dutela ikasleek, langabekoek, erretiratuek eta UEUko kideek.

Argibide guztiak eta ikastaroen zerrenda osoa, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button