LITERATURA

Hainbat zita literario aste honetarako

Gaur berton, Iruñeko Zaldiko Maldikon, Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen nobelaz arituko dira, 19:00etan. Bihar, David Vannen Sukkwan irla aztertuko dute, 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Iñigo Aranbarrirekin Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna liburuaz berba egingo dute ekainaren 22an (asteazkena), 19:00etan, Larrabetzuko Angulerin. Don DeLilloren Zero K (Meettok) nobela aurkeztuko du Aritz Gorrotxategik ekainaren 23an (osteguna), 11:00etan, Donostiako Elkar aretoan.

Clarice Lispectorren Zorion klandestinoa aztertuko dute ekainaren 24an (ostirala), 20:00etan, Iruñeko Katakraken. Eta toki berean, Audre Lorderen poesia kaieraz solastatuko dira Danele Sarriugarterekin ekainaren 30ean (osteguna), 19:00etan.

Xabier Montoiaren Hondamendia ipuin liburuaz jardungo dute ekainaren 28an (asteartea) 19:30ean Las Karrerasko Haritzalden. Hil honen azken egunean ere zer irakurri egongo da, izan ere Scott Fitzgeralden Plazeraren gau ilunekoak aztertuko dute, 20:00etan, Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button