LITERATURA

Aurtengo Tene Mujika beka

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XIII. Tene Mujika beka abiatu dute beste behin, 6.000 euroko diru-laguntzarekin. Lanok abenduaren 10era arte bidaliko dira helbide honetara: artxiboa@deba.eus.

Gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…).

Lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.

Proiektu bakoitzarekin egilearen edo egileen curriculum laburra, eta harremanetan jartzeko helbide eta abarrak jarriko dira. Egin nahi den lanaren azalpena ere bidaliko da (3-6 orri bitarteko luzerakoa), eta lagina (15-20 orrialde bitartekoa). Proiektuak aztertzean testuaren kalitatea, informazioaren zehaztasuna, ikerketaren berritasuna, iturrien aberastasuna eta abar hartuko dira kontuan

Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du gehienez, idazlan amaitua antolatzaileei helarazteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button