IKUS-ENTZUN

Aurtengo “Punto de Vista” jaialdiak sariak banatu ditu

Punto de Vistaren hamalaugarren edizioaren nazioarteko epaimahaiak (Haden Guest, Simon Field eta Hila Peleg) sariak erabaki ditu.

Atal Ofizialean aurkeztutako lan guztiak ikusi ondoren, honako sari hauek ematea erabaki da: Punto de Vista Sari Nagusia Film Onenarentzat, 10.000 eurorekin: Un film dramatique Éric Baudelaire-ena eta Apiyemiyekî? Ana Vaz-ena, ex aequo. Azken lan horretan Braziliar Amazoniako herri indigenen aurkako krimen genozidei buruzko historia iluna desestaltzen da, eta “oroimen kolektiboaren indar hauskorra eta justizia sozialaren premiazko beharrari buruz egiten du izugarrizko gogoeta”.

Zuzendari Onenari Jean Vigo saria, 5.000 eurorekin,  Once Removed lana zuzendu duen Lawrence Abu Hamdan-entzat izan da, “Libanoko gerra zibilaren historia definitzen duten erantzun arantzatsuen sintesi bikain eta irudimentsua” egiteagatik.

Film Labur Onenaren saria, 3.000 eurorekin,  Ben Rivers-en Now, at Last! filmarentzat izan da, “zinemako exuberantzia dokumentalen soiltasuna bezain sakona izan daitekeela gogoratzeagatik.”

Beste sari batzuk honakoak izan dira: Publikoaren Sari Berezia Film Onenarentzat, 1.650 eurorekin, Sung-a Yoon-en Overseas lanarentzat izan da; Gazteriaren saria Film Onenarentzat, 1.500 eurorekin, Queen, Kathryn Elkin-ena, eta azken horrek Epaimahairen aipamen berezia ere jaso du. Aipamen bera Melisa Liebenthal-en Aquí y allá lanak hartu du.

Datu guztiak: Punto de Vista

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button