IKUS-ENTZUN

Aurtengo “Kirolene Film Fest” udagoienera arte atzeraturik

Koronabirusak eragindako osasun alarmarengatik, aurtengo Kirolene Film Fest irailera arte atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Hortaz, festibala irailaren 30ean hasi eta urriaren 2ra arte egingo da. Horren ondorioz, film laburrak aurkezteko epea ere irailaren 7ra arte luzatu da.

Jaialdian “naturan kirola egiten dutenen ekoizpen propioa bultzatu, ingurugiroarekiko errespetua eta kirolaren baloreak zabaldu, euskarazko lana indartu, desgaitasunen bat duten kirolariei lagundu eta emakumezkoen eta gizonezkoen artean aukera berdintasuna bermatu” nahi da. Hori dela eta aurten, sari  berezia emango zaio naturarekiko errespetua ondoen azaltzen duen film laburrari.

Lanen artean honakoak sarituko dira: eskiko film laburrik onena; snowboardeko film laburrik onena; mendi eta eskaladari buruzko film laburrik onena; ur kirolen film laburrik onena; eta esparru naturalean egindako beste kirol batzuen film laburrik onena (parapentea, mendiko bizikleta, piraguismoa…). Antolatzaileek kontuan ere hartuko dituzte film labur inklusiborik onena, euskarazko film laburrik onena, emakumezkoek egindako film laburrik onena, eta naturarekiko errespetua ondoen erakusten duen film laburra.

KFFren antolakuntzatik “animatu nahi zaituztegu itxialdia eta uda garaia, abenturazko film labur onenak prestatzen aprobetxatzeko”.

Informazio osoa Kirolene Film Fest lehiaketaren web orrian ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button