IKUS-ENTZUN

Aurtengo “Kimuak” programarako, zazpi film hautatu dituzte

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin antolatzen duen Kimuak programak zazpi film laburrak hautatu ditu aurtengo ediziorako.

Hauek dira 2019ko katalogoaren barruan hainbat tokitan pantailaratuko diren filmak: Artiko, Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanorena; El Infierno, Raul de la Fuenterena; Labo, Jesus Maria Palaciosena; Leyenda Dorada, Ion de Sosa eta Chema Garcia Ibarrarena; Lursaguak (escenas de vida), Izibene Oñederrarena; Mateoren Ama, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagarena; eta Medvedek, Ainhoa Gutierrez del Pozorena.

Ekimena bultzatzen dutenek aipatu dutenez, aurtengo aukeraketak “fikzioa, zientzia-fikzioa, animazioa eta dokumentala jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, bat elebitan (euskaraz eta gazteleraz), bi gazteleraz, bat ingelesez eta, azken bat, dialogorik gabekoa da”.

Kimuak programak euskal film laburrak sustatu nahi ditu, eta horretarako nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Aukeratutako lanen gaineko informazioa: Kimuak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button