ARTEA

Azkuna Zentroko “Roma Akademia” erakusketa bisitatzeko azken egunak

Azkuna Zentroak 2021-2022 erakusketa-denboraldia ireki du sorkuntza garaikideko erakusketa honekin: Roma Akademia. Bertan, hainbat disziplina eta lengoaia artistiko bildurik daude: pintura, eskultura, argazkigintza, diseinu industrial, bideo, zinema, arkitektura, antzerki, literatura, edo moda. Madrildik kanpo lehen aldiz antolatu den erakusketa otsailaren 6ra arte egongo da zabalik. Hortaz, egun gutxi falta dira erakusketa bisitatzeko.

Bertan, Erromako Espainiako Errege Akademian egoiliar izan diren 45 artistak garatutako lanak eta proiektuak biltzen dira, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren (AECID) urteko bekaren bidez.

“Artearen aniztasunaren eta pluraltasunaren muga konbentzionalak gainditzeko interesaren barruan kokatzen da Roma Akademia, arte-adierazpenen zeharkakotasuna, ezagutza-arloen arteko lotura eta publiko desberdinekiko harremana bilatuz. Gainera, Azkuna Zentroak nazioarteko kultura garaikideko beste gune batzuekin sareak sortzeko eta denboran zehar mantentzeko duen bokazioaren emaitza da”.

Hala, erakusketak prozesuaren eta esperimentazioaren ideiatik planteatutako gaur egungo praktika artistikoei eta ikerketa teorikoei buruzko panoramika eskaintzen du, Zentro osoan egindako erakusketa-muntaia baten bidez.
Proiektuak bisita gidatuak, hezkuntza-jarduerak, tailerrak eta aurkezpenak bildu ditu, parte hartzen duten artisten sormen-lanaren inguruan.

Informazio osoa Azkuna Zentroak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button