IKUS-ENTZUN

Aurtengo Fantrobia Saria Alex eta David Pastor zuzendariak jaso dute

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak aurretik karrera bikaina izan dezaketen gazteen talentua saritzeko banatzen du Fantrobia Saria. Aurten Alex eta David Pastor zuzendari katalanei eman diete.

Larutanatural laburmetraiarekin Nazioarteko film labur hoberenaren saria lortu zuten Sundanceko zinemaldian eta Goya sarietarako hautatua izan zen. Hala eta guztiz ere, bi anaia hauen lanik ezagunena Infectados Amerikako Estatu Batuetan egindako luzemetraia da.

David anaia nagusia da eta Columbiako Unibertsitatean zine ikasketak egin ostean, hainbat laburmetrai egin ditu, tartean, Entre la multitud edo Orson.

Alexen Larutanatural laburmetraiak 80 sari baino gehiago jaso ditu. Peacemaker, bere bigarren laburmetraia Almeriako Laburmetraien Zinemaldiko estreinaldi egunean aurkeztu zuen.

Alex Pastorrek Fantrobia saria jaso du gaur eta Infectados pelikula aurkeztuko du Capitol zineman.

MBN-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button