LITERATURA

Aurtengo Etxepare Sariaren irabazleak

Umeentzako album ilustratuak burutzeko bultzada ematen duen Etxepare Sariak baditu aurtengo onenak. Paula Estevez eta Ainara Azpiazu izan dira saridunak. Nafarroako 20 entitatek antolatzen dute Etxepare Saria urtero. Sari bakarra eman da, 5.000 eurokoa, eta lan hori Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz.

Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu behar dira sari honetara. Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak.
Originalak aurkezteko epea maiatzaren 19an itxi zen, eta duela gutxi, epaimahaiak erabakia hartu du: Ainara Azpiazuk eta Paula Estevezek Arraroa lanari esker eskuratu dute aurtengo saria.

Antolatzaileen arabera, “Arraroa albumean haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu, eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, bineta gisa, topikoei ihesi, eta benetako errealitatea agerian utziz”.

Epaimahaikideen esanetan, “album ilustratu honek estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua eskaintzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogoeta egiteko aukera helarazten”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu