BERTSOTAN

Aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, larunbatean

Larunbatean, Gasteizeko Printzipal antzokian, eta 17:30etik aurrera, aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da.

Finalerdietako puntuaketaren araberako lehenengo sei bertsolariak arituko dira finalean. Honakoak dituzue: Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa.

Txapelketako lehenengo final laurdena otsailaren 9an jokatu zen, Araian, eta orain, martxoaren 30ean, Gasteizko Printzipal Antzokian bukatuko da. Guztira hiru final laurden, bi finalerdi eta finala antolatu dira, non eta Araia, Zigoitia, Aramaio, Legutio, Dulantzi eta Gasteizen.

Txapelketak egitura honakoa izan da: 18 bertsolari final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatu fase bakoitzean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button