MUSIKA

Ermuko folk lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

Ermuko Flokez Blai folk lehiaketaren zazpigarren edizioaren deialdia zabaldu dute antolatzaileek. Hala, bertan parte hartu nahi duten taldeek lau kantuko grabazioa aurkeztu beharko dute maiatzaren 15a baino lehen. Kantu horietatik bi gutxienez orijinalak beharko dute izan.

Grabazioarekin batera taldearen biografia, harremanetarako helbidea eta telefonoa bidaliko beharko dira. Materiala Ermuko Udaleko Kultura Sailera bidaliko da ondorengo helbidera: Valdespinako Markesa kalea, 1. 48260. Ermua (Bizkaia). Gutunazalean Folkez blai Folk taldeen VII. lehiaketa jarrita.

Grabazioak aurkezteko epea, 2012ko martxoaren 1etik maiatzaren 15era bitartekoa da.

Epaimahaiak sei talde hautatuko ditu bigarren fasean parte hartzeko. Fase horreetan zuzenean jo beharko dute aurtengo irailaren 14, 15 eta 16an, Orbe Kardinalaren plazan egingo den emanaldian. Taldeen emanaldik gutxienez 45 minutu eta gehienez 60 iraungo dute, eta maketan aurkeztutako kantuak jo beharko dituzte.

Lehenengoak 3000 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 1500. Lehiaketari buruzko xehetasunak Ermuko webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button