IKUS-ENTZUN

Aurreko hilabeteetan hitzordurik gabe egon ostean, “Mendi Tour” ekimena bueltan da

Gaur, ekainak 5, 18:30ean, eta Mallabian, Mendi Tour 2020 ekimena berrabiatuko da, Covid-19 pandemiak ekarritako konfinamenduaren arintzearekin batera.

Mallabiko Udaleko Kontzejuzarran egingo den saio bereziak, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura pantaila handian bilduko dituenak, edukiera murriztua izango du eta 25 ikuslerentzat egokituko da. Ikusleen artean, Karmele Gisasola gonbidatu berezia izango da. Euskal Herriko harrijasotze Txapelduna Harria Herria film laburreko protagonista da, eta mallabitarra izaki, ilusioz bertaratuko da saiora.

Gaurko saioan hiru film eder pantailaratuko dira. Lehena, aurtengo Mendi Tourreko pelikula izarretako bat, Cholitas. Boliviako emakume indigenak dira protagonista, eta erronka itzela dute helburu: Aconcagua, Ameriketako mendirik garaienera, iristea. Bigarrena, Harria Herria Gautegiz-Arteagako Andrabide harrobiko hormetan zintzilikatuta dantza bertikala egiten duten emakumeak dira ardatza. Bertan parte hartzen dute Miren Narbaiza kantariak, Oreka Tx taldeak eta Karmele Gisasola harri-jasotzaileak. Azkenik, Iñaki Ochoa de Olza alpinistaren ahots bidezko testamentua den La Voz de Iñaki lana ikusteko parada ere egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu