MUSIKA

Aurora & The Betrayers taldeak Mundaka Festibalaren bigarren edizioa aurkeztuko du

Aurora & The Betrayers bandaren emanaldiarekin aurkeztuko dute Mundaka Festibalaren bigarren edizioa, ostegunean, Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etatik aurrera. Taldeak Vudú izenburuko bigarren diskoa aurkeztuko du.

Aurora & The Betrayers soul, funk,R&B edo folk estiloetatik edaten duen energia handiko banda da. Duela bi urte Shadows go away izenburuko estreinako lan plazaratu zuten. Kafe Antzokian, baina, Vudú izenburuko bigarren diskoa aurkeztuko dute, trinkoagoa eta rock riff boteretsuekin josia.

Mundaka Festibalaren harira, jaialdiaren bigarren edizioa uztailaren 28, 29 eta 30ean egingo da Santa Katalina aldean. Aurten musika eleganteak osatuko du kartela, eta aukera paregabea izango da talde handiak hurbiletik entzuteko: The Waterboys, Danko Jones, Berri Txarrak, St. Paul & The Broken Bones, Nik West, The Sheepdogs, Los Enemigos, Sunset Sons, Aurora & The Betrayers, Capsula, The Inspector Cluzo, Mamba Beat, Highlights, Kometa, Indigos, Mocker´s, eta hainbat Dj.

Gastronomia ere izango da jaialdiaren beste zutabe bat, eta hala, euskal produktuen dastatze edota gastronomia-tailerrak antolatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button