MUSIKA

Aurelio, Bombino eta Anni B Sweet, Elorrioko Musikaire jaialdian

Uztailean, Elorrioko Musikaire jaialdia egingo da, eta ohikoa denez, askotariko estiloak jorratzen dituzten artistak bilduko ditu: folk, rock, musika etnikoa…

Kontzertuak bost gunetan egingo dira. Hala, Tola jauregian hiru ekitaldi izango dira: hilaren 3an, Bombino Nigerreko blues talde tuarega; 4an, Anni B Sweet, Malagako pop-rock musikaria, eta 5ean, Mozkorra parregarri, opera komikoa.

Elizpea izango da, bigarren gunea: 10ean, Gabacho Maroconnection, “boskoteko musikari frantses-espainiarrek Essaouirako musikari marokoarrekin bat egin dute”; 11n, Sierra Leone´s refugee all star reggae banda, eta 12an, Clásicos cómicos antzezlana.

Lariz jauregian, bi emanaldi izango dira: Aziza Brahim herri sahararrarekin konprometitua dagoen poeta eta artista, eta 18an, Xabi Aburruzaga trikitilaria.

Elorrioko plazan ere izango da zer ikusi: 19an, dantza garaikideko ikuskizuna aurkeztuko dute Kukaik eta Lasalak.

Amaitzeko, Elizpean beste hiru kontzertu izango dira: 24an, Aurelio, “Plapayakoa da, Hondurasko kostalde parean, eta bere musika garifunen tradizioan oinarritzen da”; 25ean, Corizonas rock talde espainiarra, eta 26an, Oreka Tx.

Azkenik, 26an, antzerkia ere izango da, Casajara jauregian: Mikroantzerkia.

Informazio guztia: musikaire.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button