ARTEA

Aukeratu dituzte Nafarroan, Gazteen Arte Topaketetarako proiektuak

Arte plastikoak, eszenikoak, moda diseinua edota musika jasotzen dituzte, Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteria Zuzendariordetzak 2019ko Gazteen Arte Topaketaren harira aurten aukeratutako proiektuek.

Topaketa honekin, arte-praktika, ekoizpen prozesuak, espazioak eta ikerketa sustatu nahi ditu Nafarroako Gobernuak gazteen artean, lurraldeko artista gazteei eta lurraldeko etorkizun artistikoari bultzada emateko asmoz.

Hala, 13 obra izan dira arte plastikoen alorrean aukeratutakoak, horien artean Aizpea de Atxa, Ana Holmes, Aitor Pita, Andrea Ganuza, Andrea Olaiz, Irati Urrestarazu, Irene Holguin, Itsaso Iribarren, Katixa Goldarazena edota Maddy Saray,  beste batzuen artean. Aurtengo edizioan izan den emakumeen parte hartze altua azpimarratu eta txalotu nahi izan dute antolatzaileek, eta aurkeztutako proposamenen maila eta lanen kalitatea ere bai.

Ikus-entzunezkoen modalitatean aukeratutako artistak eta lanak honakoak izan dira: Maite Artajo, Miguel Goñi, Katharina Kaiser eta Claudia Chocarro, En el otro lado lan kolektiboarekin; eta Maria Hernandez, Ensueños lanarekin,argazkia, testua eta bideoaren lengoaiak uztartzen dituena.

Arte eszenikoei dagokionez, 8 antzezlan saritu dituzte. Hala, Nueva Babel konpainiaren La edad de la ira ikuskizuna; Teatrolari  konpainiak aurkeztutako Bienvenida a utopía lana; Teatro en la Chacena taldearen Volpone ikuskizuna; Andrea Irurzun sortzailearen (In – Pulse), Génera lana; Ane Sagues artistaren Átikus ikuskizuna; edota UPNAko Antzerki  Taldearen Algún amor que no mate; Find the movement konpainiaren If i fall pieza, eta  Crearte kolektiboaren Argo Navis ikuskizunak  ere saritu dira.

Modaren esparruan, era berean, beste 12 sormen lanek eskuratu dute euren proiektuak bultzatzeko eta sustatzeko sariak. Horien artean, Adur Machoren Organic Abstaraction proiektua; Alba Ciordiak Dual Collection moda sormenarekin; Carmen Osabaren Caos lana  edota Dana Pasecinic artistaren  Silvium lana, beste batzuen artean.

Eta musikaren modalitatean estilo eta doinu ezberdin eta anitzak aukeratu dira. Esaterako Adrian Saez de Albenizen musika klasikoa, jazz eta blues proiektua; Reino de Nuak 90 eta 2000.urteko musika estiloan inspiratutako proiektua; Andrea Santiago abeslari bakarlaria; Nublar hirukoteren proiektua, indi eta rock estiloak uztartzen dituena.

Aukeratu dituzten proiektuak asko izateaz gain, estilo eta gustu guztientzako aukerak eskaintzen dituzte proposamen artistikoa berri eta berritzaileak dira, eta jendaurrean jarriko dira gozagai datorren urrian, Iruñeko espazio eta zentro ezberdinetan, hala nola, Huarte Zentroan, Civibox aretoan, edota  zuzeneko musika eskaintzen dituzten hainbat tabernatan.

Informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button