ESZENA

Aukeran Dantza Konpainiaren “Geltokia”

Aukeran Dantza Konpainia donostiarra, Geltokia, bere azken ikuskizuna antzeztuko du datorren igandean, otsailaren 1ean, Arriaga Antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Miren Agur Meabe idazlearen gidoiak eta Xabier Zeberioren musikak apaindu dute obra hau.

Aukeran taldearen proposamen eszenikoa dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajean datza.
Enrique Santiago da Geltokia lanaren eszena zuzendaria, eta  Miren Agur Meabe idazlearen testu iradokitzaileari, Edu Muruamendiarazen koreografiek bizia eta mugimendua ematen diote. Meabe berak esan du: “Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio-elementua dira guztiontzat berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da. Halaxe, xake-taulako lauki zuri-beltzen txandakatzeak zera adierazten du, binomio kontrajarri eta osagarrien arteko tirandura: denbora eta espazioa, gau eta eguna, maitasuna eta galerak…”

Aukeran Dantza Konpainiaren barnean dantzari talde eskarmentuduna duzue: Amaia Basilio, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Axier Iriarte, Ekain Kazabon, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu