ESZENA

Aukeran Dantza Konpainiak “Maurizia” aukeztuko du Tolosan

Aukeran Dantza Konpainiak Maurizia obra taularatuko du gaur Tolosako Leidor Antzokian, XII. Dantza Zirkuituaren barruan. Ikuskizuna Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzailearen inguruan ardazten da; lehen emakume pandero-jolea izan zen.

Zirkuituaren arabera, “Plazarik plaza bere panderoa hartu eta bere ahots eta izaera boteretsua lau haizeetara zabaldu zuen emakume sendoa (Maurizia Aldeiturriaga)”.

Hala, emakume aitzindari horren nortasunaren alde guztiak erakutsiko dira obran, baina ardatza panderoa izango da. “Beti ere panderoa izango da gidaria, emakume hau eta gainerako emakume guztiak, nolabait, apurtxo bat gehiago eta hobeto ezagutzeko”.

Aukeran konpainia 1997an eratu zuen Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak. Harrezkeroztik, ibilbide luze eta oparoa egin du. Ikuskizun hauek taularatu ditu dantza-taldeak, besteak beste: Sutargi (2001), Izena duen guztia omen da (2003) Bideak (2006), Gernika, danza sobre el lienzo (2009) eta Burnia (2011).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button