BESTELAKOAK

Neskentzako “Lourock” rock udalekua, Zarautzen

MEFsst! kolektiboak neskentzako rock udaleku irekia antolatu du Zarautzen. Ekimena uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitartean izango da, Zarauzko Imanol Urbieta musika eskolan, eta 8 eta 16 urte arteko neskei zuzenduta dago.

Duela bi urte sortu zen kolektiboa rock eszenan emakumeen presentzia normalizatzeko, eta udalekuari Lourock izena jarri diote, Lou Olangua musikari zarauztarraren omenez, 80-90eko hamarkadetan taula gainean aritutako emakume bakarrenetakoa.

Tailerretan hartuko den oinarri musikalarekin, udalekuaren azken egunean publikoaren aurrean abesti propio bat jotzea izango da erronka, eta ez instrumentu musikal bat menderatzea.

Informazioa behar izanez gero, link honetan eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button