BESTELAKOAK

Augustin Zubikarai Saria

Eleberriak idazteko eta beka gisa funtzionatzen duen Augustin Zubikarai sariaren XIII. deialdia iragarri dute Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak.

Deialdira eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, eta argitaratu ez direnak. Hala, landu nahi den kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitartekoa, hala nola, argumentua, egitura, luzera eta estiloa zehaztuta bidaliko dira. Idazlanaren lagina, 15-20 orrialde bitartekoa, ez du derrigorrean kontakizunaren hasierakoa izan behar.

Horretaz gainera, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua ere bidali beharko dira. Irabazleak urtebeteko epea izango du lana Ondarroako Udalari helarazteko. Proiektuak 2013ko irailaren 30a arte bidal litezke helbide honetara: mrey@ondarroakoudala.net.

Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak izendatuko du irabazlea 2013ko urriaren 31a baino lehen.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, sartu Ondarroako Udalaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button