MUSIKA

Audiencek-en proiektu berria aurkeztu du: “Mistress Games”

Atzo bildu ziren Audienceko kideak Bilboko Kafe Antzokian Mistress Games lan berriaren gaineko xehetasunak hedabideen aurrean emateko.

Musika munduan euskarrien inguruko eztabaida nabaria den sasoi honetan, Audiencek formatuen inguruko jokoa proposatzen du, izan ere, atzo eskura eman ziguten lanak 7’’-tako biniloa, CD bat eta abesti gehigarri baten deskargarako kodea jaso ditu bilduma bakarrean.

Mistress Games 7 kantek osatzen dute. Matxoan hasi eta apirilaren lehen egunera bitartean kontzentraturik egon dira Andoaingo Garate Estudioetan, Kaki Arkarazoaren gidaritzapean lan berri hau atondu ahal izateko.

Audience-en proiektu bat non hasi eta non bukatzen den jakitea ez da erraza, baian eurek dioten bezala bideari ekinez ikasi dute, eta bilatzea izan da bere lana, garatzea.

Lan berria ertaina dela esan daitekeen arren, taldeak bere txikitasunean handi azaldu da berriz. Hamabi urte dira lehen aldiz batu zirela, eta oraindik ikusmina sortzen da bere lan baten aurrean.

Kanta berriak asteburu honetan bertan haizatuko dituzte Bermeoko Kafe Antzokian. Gernikara ere hurbilduko dira uztailaren 6an. Irailaren 7an, Igeldoko Kutxa Kultur Festibalean izango dira, eta urriaren 5ean lan hau aurkeztu duten tokira itzuliko dira.

Eurek esandako aipamen batzuk honako bideoan dituzue.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button