BESTELAKOAK

Audiencek “Amerikanuak” joko du azken aldiz

Gernikako Audience taldeak Amerikanuak film luzea musikatuko du zuzenean ostiralean, uztailak 27, Artiumen barruko plazan, 22:00etan. Dokumentalaren soinu banda aurkezteko eginiko biraren azken kontzertua izango da. Orotara, AEBetako musikaren sustraietan oinarritutako 20 pieza inguru joko dituzte gernikarrek dokumentalaren irudiekin lagunduta. Emanaldi horrekin Ilunabarrean programa amaituko da.

Boskote gernikarrak Amerikanuak filmaren soinu banda idatzi du eta Gasteizen aurkeztuko dute ostiralean, uztailak 27. Filma, halaber, Nacho Reig eta Gorka Bilbaok zuzendu dute, eta Donostiako 58. Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen, Zinemira sailean. Dokumentalak Euskal Herritik Elkonera (Nevada) joandakoen bizitza du ardatz.

Audiencek blues, country, eta folk doinuetan bustiriko 19 rock pieza joko ditu. Horretarako, hamaika instrumentu erabiliko dituzte, hala nola, gitarrak, biolina edo steel guitar-a.

Emanaldian, “musika amerikarraren erroak eta aukera berrien bila joandako pertsonen istorioak bat egiten dute. Estilo ariketa bat eta bakarra da, eta musika pasarte horietan oinarrituz, musika bera nabarmendu egiten du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button