MUSIKA

Audience taldeak lau kontzertu emango ditu maiatzean

Audience gernikarrek Isla diskoa aurkezten jarraitzen dute. Hala, maiatzean beste lau kontzertu egingo dituztela iragarri dute. Isla Kuban grabatutako diskoa da, hango musikarien ekarpenarekin, eta ukitu latinoa nabarmena izangatik ere, askotariko kantuak biltzen ditu.

Hauexek dira Isla aurkezteko maiatzean ondu dituzten lau kontzertuak: maiatzaren 5ean, Bermeoko Kapilla-Nuntxaku Zentro Sozialean joko du Audiencek; 20an, Bergarako jaietan, txosna gunean; 25ean, Donostiako Tabakaleran, eta, azkenik, 26an, Bilbo Zaharrean egingo den Hirian jaialdian.

Hala, alde latindarra eta ohiko kutsu country-a ez ezik, bestelako sonoritateak ere haizatzen ditu Islak, klasikoagoak; esaterako, Seeds will grow forever kantuan AEBetako 1980ko hamarkadako rock independentearen zantzuak nabaritzen dira, eta This wild town-ek Bowieren oihartzunak zabaltzen ditu.

Isla proiektu kubatarraren jatorria duela zazpi urte erein zen, A Shake In Calm Water grabatu zutenean Kaki Arkarazorekin. Ekoizleak jada Kuban grabatuak zituen Calexico eta Amparanoiaren diskoak, eta gernikarrei komentatu zien musikari egokiak  bazirela La Habanan disko bat grabatzeko. Kakik, gainera, Matxitxaren kontaktua zuen Kuban: hamabost urte daramatza bertan bizitzen eta, besteak beste, Negu Gorriaken eta Itoizen managerra izan zen. Hala, Jai Alai Blues egitasmoa amaitu ostean, Audience buru-belarri sartu zen “proiektu potolo” honetan, Kaki alboan zutela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button