BESTELAKOAK

Atzo, Lauaxeta Sariak banatu ziren

Atzo, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaian euskararen sustapen, zabalkuntza eta normalizazioan ahalegina eta lana egin duten pertsona edo taldeei esker ona adierazteko, Ohorezko Lauaxeta Saria banatu zuen.

Edizio honetan  Bizkaian euskaraz emititu zen lehen saioaren profesionalei eman zaie saria. Talde aitzindari horretan Juan Mari Iraolagoitia, Inmaculada Gallastegi, Adolfo Arejita, Angel Mari Unzueta, Jesus Egustiza, Pedro Mari Goikoetxea, Jesus Etxezarraga, Maria Pilar Muniozguren  eta Sabin Barruetabeña zeuden.

Sari horiez gain, Poesiako Lauaxeta Saria Joxan Artzeri eman zaio bere Heriotzaren ataria dugu bizitza obragatik. Artzeren bizitza-ibilbidea eta euskararen sorkuntzaren eta hedakuntzaren aldeko bere ahalegina goraipatu zen atzoko hitzaldian.

Poesigintzarekin jarraituz, 35 urtetik beherako olerkarien poesiaren arloan epaimahaiak Jule Goikoetxea saritu du  Tractatus obragatik. Tractatus izenburu ironikoaz baliatzen da, adierazteko edozein aukera zientifikoren eta jarrera politikoren atzean esperientzia estetiko bat badela: desiozkoa, borondatezkoa, boterezkoa; eta poetak bere desadostasuna agertzen du politika, ekonomia, artea eta zientzia pentsatzeko eta praktikatzeko modu estandarren aurrean.

Ikus-entzunezkoen Lauaxeta  Saria Iban Gonzalez Pagaldayri eman zaio Goazen gudari danok  dokumentalagatik. Obra horretan gerra zibilaren sasoietan gazte talde batek  Euskadin demokrazia eta askatasuna defendatzea erabaki zuenean protagonista horiek izan zituzten emozioak  erakusten dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu