BESTELAKOAK

Atzo 2018ko Lauaxeta Sariak entregatu ziren

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Euskara eta Kulturako foru diputatuak 2018ko Lauaxeta Sariak eman zituzten atzo, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen sari hauek Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioaren aldeko ahaleginetan nabarmendu diren pertsonei edo taldeei eskerrak emateko modu bat da, bai eta egin duten lana jendaurrean aintzatesteko modu bat ere.

2018ko Ohorezko Lauaxeta Saria Euskaltzaindiari eman zaio. Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidenteari eman zion saria. Akademiak egindako ezinbesteko lana, eta euskararen normalizazioan eta modernizazioan egindako bidea nabarmendu zituen Rementeriak.

Aurtengo edizioan, Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria Josu Martinez Martinezi eman dio Bizkaiko Foru Aldundiak, Jainkoak ez dit barkatzen lanagatik. Lauaxeta Poesia Saria, 35 urtetik gorakoen kategorian, Luis Garde Iriarteri eman zaio, Barbaroak baratzean bere poema-bildumagatik, eta 35 urtetik beherakoen kategorian, berriz, Martin Bidaur izan da saritua, Itzulera poema-bildumagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button